Pribatutasun

politika

LEGE-OHARRA ETA WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK

Webgune honi buruzko informazio orokorra

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jarraian zehazten dira webgunearen ardura duen erakundeari buruzko informazio orokorreko datuak:

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA fundazio pribatu bat da, G-48945166 da haren Identifikazio Fiskaleko Kodea, eta F60 erregistro-zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak gizarte-interesekotzat jo du, eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezitzat aitorturik dago Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Erregistroan ere inskribatuta dago. Hona hemen harremanetarako datuak:

  • Helbidea: Txorierri Etorbidea 12, 48180 Loiu (Bizkaia)
  • Telefono-zenbakia: 944535999
  • Helbide elektronikoa: info@lantegibatuak.eus
  • Faxa: 944536248

Erabilera-baldintzak

Webgune honetan sartzeak eta bertan nabigatzeak erabiltzaile-izaera ematen dio bisitariari. Horrek esan nahi du erabiltzaileak onartzen dituela unean-unean indarrean dauden erabilera-baldintzak, eta konpromisoa hartzen duela webgunearen edukiak behar bezala erabiltzeko eta ohar honetan eta aplikatzekoak diren arauetan xedatutakoa zorrotz betetzeko.

Erabiltzailea libre eta doan sar daiteke webgunera, haren atal, eduki eta abarretan.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune hau LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetzakoa da.

Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legediak LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN alde babesten ditu webgune honetako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea eta testuak, bai eta webgune honetan jasotzen diren informazioa eta edukiak ere.

Webgune hau osatzen duten izena, diseinua eta logotipoak behar bezala erregistratutako markak dira. Haiek behar ez bezala erabiltzea jazartzeko modukoa izango da, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Erabiltzaileak erabilera pertsonal/pribaturako bakarrik deskargatu, kopiatu edo inprimatu ditzake webguneko edukiak, eta debekatuta dago eduki horiek erabiltzea legez kontrako jarduerak egiteko.

Datu pertsonalak babestea

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN identifikazio- eta erregistro-datuak dira lege-ohar honen buru, eta fundazio huraxe da datuen tratamenduaren arduraduna. Era berean, hark bermatzen ditu datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO), Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den beste edozein arautegitan xedatutakoaren arabera.

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK beharrezko informazioa emango dio erabiltzaileari, aldez aurretik eman dezan baimena LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK haren datu pertsonalak tratatzeko.

Erabiltzailea datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango da datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako zalantzak argitzeko, dpd@lantegibatuak.eus helbidearen bidez.

ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN plataforma digitalen barruan, erabiltzailearekiko harremanaren arabera bildu eta tratatuko dira erabiltzailearen datu pertsonalak, honako helburu hauekin:

  1. Planteatutako eskaerei erantzutea.
  2. Informazioa ematea LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK eskaintzen dituen zerbitzuei buruz –hor barruan sartzen da merkataritza-komunikazioak posta elektronikoz edota bestelako komunikabide elektronikoz bidaltzea–.
  3. Eskatzaileari argitalpenen batean harpidetza egitea.
  4. Interesatutako pertsonari lan-orientazioko prozesuetan parte hartzen uztea, baita trebakuntzan, plaza-eskaeretan edota lan-poltsan ere.
  5. Bezeroen kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketa, harremana mantentzea eta bestelako produktuak edo zerbitzuak eskaintzea edozer bitartekotatik.

ZEIN DA HORIEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA?

Erabiltzailearen baimena da datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa, bai eta une bakoitzean aplika dakiokeen beste edozein baimen ere.

ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?

Emandako datu pertsonalak datuak biltzeko eta erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, betiere araudiak ezarritako epeak kontuan hartuta.

ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK, DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?

Interesdunak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu: (i) datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea; (ii) datu zehaztugabeak zuzentzeko eskubidea; (iii) datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, tratamendua beharrezkoa ez denean; (iv) tratatzen ari diren datu pertsonalak beste norabait eramateko eskubidea; (v) tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan ezarritako inguruabarretan; (vi) emandako baimena noiznahi erretiratzeko eskubidea.

Zure eskubideak baliatzeko, aurretik aipatutako posta-helbidera jo beharko duzu idatziz, edo dpd@lantegibatuak.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz. Eskaerarekin batera, NANaren kopia edo nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidea aurkeztu beharko duzu.

Ez bazaude konforme zure eskubideak baliatzeari dagokionez, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, haren egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es) edo honako posta-helbide honetara zuzendutako idazki baten bidez: C/Jorge Juan, 6, 28001 – Madrid.

Cookieak

Webgune honetan nabigatzean, zure ordenagailuari buruzko hainbat informazio eskura dezakegu sistema administratzeko; esate baterako, IP helbidea, sistema eragilea edota nabigatzaile mota. Gure webgunean nabigatzeari buruzko datu estatistikoak dira, eta webgune hau hobetzen ez ezik zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen ere laguntzen digute. Zehazki, honako aukera hauek eskaintzen dizkigute:

  • erabilera-zenbakiei eta -patroiei buruzko estimazioa egitea;
  • zure lehenespenei buruzko informazioa biltegiratzea eta gure webgunea pertsonalizatzea, zure interes indibidualak kontuan izanda;
  • bilaketak bizkortzea;
  • berriro ere gure webgunera bueltatzen zarenean ezagutzea.

Erabiltzaileak uko egin diezaioke cookieak onartzeari, cookieak baztertzeko aukera ematen duen nabigatzailearen konfigurazioa aktibatuz. Hala ere, konfigurazio hori hautatuz gero, baliteke webguneko zati jakin batzuetara sartzeko aukerarik ez izatea. Zure nabigatzailea ez baduzu konfiguratu gure cookieak baztertzeko, gure sistemak cookieak sortuko ditu berriz gure webgunera konektatzen zarenean.

Zehazki, gure webguneek honako cookie hauek erabiltzen dituzte:

  • ga: Google Analyticsen anonimoa
  • cc_cookie_accept
  • cc_cookie_decline
    Cookie bat zer den eta nola desaktibatu jakiteko, kontsultatu gure cookie politika.

Hainbat alderdi

  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.
  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK konpromisoa hartzen du PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO bitarteko honen bidez. Horrekin loturik, ez dira publizitate engainagarritzat hartuko webgune honen ataletako edukian topa litezkeen akats formalak edo numerikoak, baldin eta akats horien jatorria hauetakoren bat bada: informazioaren mantentze-lanak edo eguneratzeak oker edo erabat osatu gabe egin izana. LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, konpromisoa hartzen du dena delako akats horiek zuzentzeko, haien berri jaso bezain pronto.
  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK merkataritza-komunikazioak ez helarazteko konpromisoa hartzen du, hala identifikatuta bidali ezean, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legeak dioenari jarraikiz. Xede horrekin, ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN bezeroei, langileei edota harpidedunei helarazitako informazioa, baldin eta informazio horren helburua pertsona horien eta LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN arteko harremanari eustea bada, baita informazio eta trebakuntza-lanak egitearekin edota helburu sozialekin lotutako bestelako jarduerekin lotuta badago ere.
  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik izango baldin eta erabiltzaileak arau-hausteren bat egingo balu, webgunera sartzen denean edota bertako informazioak baliatzean.
  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA ez da gertatu diren edo gerta litezkeen kalteen eta galeren erantzule izango, edozer tankeratakoak izanik ere, baldin eta kalte-galera horiek webgune honetan jasotako informazioaren, edukien eta programen erabileratik eratorriak badira. Webgune honetatik abiatuta hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara jotzeko aukera ematen duten estekak eta hipertestuak ez dira LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetza, eta ez daude haren kontrolpean; fundazioa ez da izango haietan jasotako informazioaren arduradun, ezta informazio horretatik eratorritako efektuen erantzule ere.
  • LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA ez da erantzule izango hirugarrenek legez kanpo erabiltzen badituzte webgune honetan agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak eta marka komertzialak, webgunean agertuagatik ere, ez baitira haren jabetzakoak. Era berean, ez da izango webgune honetatik sartzeko aukera den esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta legezkotasunaren erantzule.
  • Azken buruan, erabiltzailea izango da webgune honetan jasotzen diren zerbitzu, eduki, esteka eta hipertestuak erabiltzeko moduaren arduradun bakarra.